MISIOA, IKUSPEGIA, BALIOAK
IKUSPEGIA
Herriarte base sozial aktibista eta barne dinamika parte-hartzaile, zuzen eta inklusibodun elkartea da. Ahalmenen garapenaren eta esperientzien sistematizazioaren bitartez, transformaziorako gogoeta-akzio espazioak sortzen laguntzen du, feminismo, subirotasun eta justizia arloetan, ikuspegi lokal-globalarekin.
Gure gizartean lan egiten degu eta internazionalismoa sustatzen degu, pertsona eta herrien arteko elkartasun kooperazioa bultzatuz. Horretarako, sare eta aliantzak sustatzen ditugu ahalduntze sozial eta eraginerako mugimendu sozialetatik.
MISIOA
Herriarte ekitate eta justizia sozialaren alde lan egin eta bizitzaren jasangarritasunerako alternatibak bultzatzen dituen emakume eta gizon erakundea da. Gizarte eredu kapitalistaren kritika azpimarratzen degu, pobrezia, ezberdintasunak eta ingurumenaren degradazioa sortzen duten zergatiak salatuz.
Gure ingurunean akzio emantzipatzaileak sustatzen ditugu, eta baita ere beste herrialdeetan egiten direnekin interrelazioa. Elkartasun internazionala, herrialde eta testuinguru ezberdinetatik, giza, politika, ekonomia, gizarte, kultura , natura eskubideen alde salatu, borrokatu, proposatu eta eraikitzen duten pertsona, erakunde eta mugimendu sozialen elkar laguntza bezela ulertzen degu. Hau da, beste testuinguruetan “Ondo Bizi” bezela ezagutzen dena.
BALIOAK
Emantzipazioaren ikuskera integrala
Badakigu mugimendu sozialak maiz arazo espezifikoen inguruan biltzen direla. Baina, diskurtso transformatzailea partekatu daiteke? Herriartek, kontextu ezberdinetan, ahalduntze integralerako mugimendu, proposamen eta jakite ezberdinen arteko hizketa, interakzio eta bateratzearen alde lan egiten duten kolektiboekin konplizitatea azpimarratzen du. Hau lortzeko, aniztasunaren inklusiboak diren analisi, proposamen eta esperientziak behar dira; konplexutasunari aurre egin eta esklusibismoaren, dimentsiobakarreko logiken eta mugimendu emantzipatzailen barneko diskriminazioaren aurka borratzeko gai direnak.
Asoziazionismoa, kooperatibismoa eta lidergo kolektiboak
Baliabideek helburua justifikatzen dutela pentsatzen dugu. Hau da, adierazpenek baino, gure eguneroko praktikak eta antolatzeko moduak hobe isladatzen dute ze gizarte nahi dugun. Horregatik, ahalmentze prozesuetan ahots guztiak entzuteko, lidergo kolektibo, parte hartzaile eta inklusiboen alde egiten degu apustu. Ez da bakarrik boterearen monopolioa dutenei hau kentzea, baizik boterea sozializatzea pertsona eta erakundeen ahalmentze, inplikazio eta ardura bitartez, berriro ere lidergo pertsonal, hierarkiko eta patriarkal eman ordez.
Herri hezkuntza
Zentzu hontan, azkeneko hamarkadetan, herri hezkuntzak izandako paper garrantzitsua goraipatu nahi dugu, Paulo Freire-ren lanen inguruan bildua eta gaur egun ere erreferente izanik zanpatutako sektore sozialen ahalmentze prozesuetan, bai plano teorikoan zein esperientzia praktikoan.
Laztasun arduratsu eta solidarioa
Helburu eta baliabideen arteko koherentziak laztasuna akziorako oinarrizko irizpide bezala erreibindikatzea eragiten digu. Ez boteretik inposatutako laztasuna, esplotazioan eta iruzurrean oinarrituta, baizik eta komunitate, herri eta etorkizuneko belaunaldiekin errespetuan eta gizarte eta ingurune erantzukizunean funtsatzen dena.
Independentzia eta gaitasun kritikoa
Herriarten, egiten duguna agerian jartzea ez da berez gure helburuetako bat, baina badu bere garrantzia: akzio bakoitza gure elkartearen estrategia orokorraren testuinguruan kokatzea, oinarri sozialaren parte-hartzea eta handitzea sustatzeko, gure independentzia eta gaitasun kritikoa mantentzeko ezinbesteko helburua.
ORRIALDEAK
KONTAKTUA
Carrer d’en Blanco, 73 1º pis
BARCELONA – 08028
c +34 93 268 33 66 – +34 690 743 407
Web bidez finantzatutako proiektua: